Skip to main content

Goikoetxe

Bilketa garai erdialdean jaso beharreko sagarra, ori-orlegi eta gorri kolorekoa. Kuriositate moduan, heldutasuna begiratzeko almidoi froga onartzen ez duen sagar barietate bakarra da.

Mikatza

Izenak argi adierazten digu bere ezaugarri nagusia, sagar mikatza, gure sagastian oso kopuru txikian dagoen barietatea.

Moko

Sagastiko zuhaitz handienetatik sagar txiki-ertain gorri ugari eskaintzen dizkigu urtero. Mikaztasun eta garraztasun nabarmena duen bariedadea da.

Mozolua

Sagar honekin ematen diogu hasiera bilketa garaiari, mikatza da eta kolore gorrixka ematen dio sagardoari.

Narbarte gorria

Nafarroako Narbarte herritik berreskuratutako sagarra, zuhaitz emankorra eta sagar gorri kolore disdiratsua emanten duena, adarrean kolpaturik ikusiko ditugu gereziak balira bezela.

Txalaka

Garratza eta mikatzaren arteko oreka duen sagarra, sagar sendoa eta gogorra, dirudienez Astigarragako Txalaka baserritik datorkio izena.

Urtebi handi

Zuhaitz handietatik, sagar handiak. Ale ikaragarriak eman ditzake, beraz oso mirestua da, bai bilketarako baita sagardotarako ere.

Urtebi txiki

Garratza eta mikatza aldi berean, sagardo argiak ematen dizkigu, zuhaitz enborraren inguruan ikusiko ditugu Urtebi txikiak.

Sagar aukeraketarik
onena ekologikoan

2008an proiektu berri bati ekin genion: hautatutako barietate autoktonoen berezko landaketa bat sortzea, Nafarroako iparraldean, klima atlantiko nabarmenarekin eta historikoki sagardogintzari lotua egon den eremua. Gaur egun sagasti profesional bat daukagu ekologikoan, 15 hektarea Mendaur mendi magalean, eta handik sagar onenak bil ditzakegu gure sagardo ekologikoa egiteko.