Skip to main content

Zelaia, kalitatezko sagardoa

Zelaian kalitate ziurtagiriren bat lortu duten sagardoak baino ez ditugu eskaintzen. Fraisoro Laborategiko dastatze-panel ofizialak gainditzen dituzten upategi bakanetako bat gara.

Sendi sagardogilea

XIX. mende amaieratik egiten dugu sagardoa Gaincerain familian. Jose Antonio gure birraitonak etxerako egiten zuen baserrian. Joakin Gaincerain gure aitonak profesionalki heldu zion sagardogintzari.