Skip to main content
buruka sagar sugar fest ekaina

SAGAR SUGAR FESTA AURRE-SALMENTA
egin zaitez Zelaia Laguna eta
aurre-salmentan sarrerak erosi 

sugar01

BIZIO ZELAIAN

Bizio eta Zelaia, bi ekoizle dira, bi lantalde, sagardoa bizitzeko bi modu, ezberdinak bezain osagarriak. Ekaitz perfektua. Espazioa, ideiak eta erronkak partekatzen dituzte. Tximistak sortzen ari dira bien arteko harreman oparotik. Horregatik, haien elkar ulertze, elkar osatze, elkar- pizketa, gozatu eta ospatu nahi dugu.

Jaialdi fresko eta partehartzailea antolatu dugu, inguruko beste sortzaile, ekoizle eta artistekin batera, eta herritarrak gonbidatuak daude noski festara.

ZER DA SAGAR
SUGAR FESTA

Sagardoa erdigunean jarrita, uda garaiari ongi etorria emateko ospakizun ireki
bat. Egunpasa berezi bat, Bizio eta Zelaiaren arteko elkarlanetik abiatuta: sagardo ezohikoak ahogozatzeko, janari goxoak, dastaketak, musika, artea… Dena denontzat, han zuzenean.

sugar02
Captura de pantalla 2024 04 23 a las 8.03.05

NORI
ZUZENDUA DAGO?

Sagardo joera berriak dastatu nahi dituztenentzat. Zeru azpian eta giro ederrean zuzeneko musikaz gozatu nahi dutenentzat. Jan-edan bikainak dastatuz egunpasa berezi bat bizi nahi dutenentzat.

Berrikuntza handiak bizi ditugu sektorean, eta sagardo apurtzaileak dastatzeko aukera izango dugu. Artisten bat-bateko ekintzekin, ekoizle oso ezberdinen jan-edan proposamen berritzaileak gozatuz.

sugar05