
Goi mailako sagardoa soilik
Kalitate zigilua lortzen duten sagardoak bakarrik eskaintzen dira ZELAIAn. Oso bodega gutxik lortzen dute hori: lote guzti-guztiek Fraisoro Laborategiko kata ofizialak gainditzea.
KALITATEZKO SAGARDOA EROSI
Gure sagardoa eroso eta etxetik erosi nahi baduzu, online erosi dezakezu
Zelaia sagardoa erosiSendi sagardogilea
XIX. mende amaieratik egiten dugu sagardoa Gaincerain familian. Jose Antonio gure birraitonak etxerako egiten zuen baserrian. Joakin Gaincerain gure aitonak profesionalki heldu zion sagardogintzari. Gero, Jose Antonio gure aitak modernizatu egin zuen: upategia zabaldu, makinaria berritu, jangela handitu... 2013. urtetik, Oihana, Maialen eta Jaione Gaincerainek daramagu sagardotegia. Familiako laugarren belaunaldi sagardogilea gara.

