Sendi sagardogilea

XIX. mende amaieratik egiten dugu sagardoa Gaincerain familian. Jose Antonio gure birraitonak etxerako egiten zuen baserrian. Joakin Gaincerain gure aitonak profesionalki heldu zion sagardogintzari. Gero, Jose Antonio gure aitak modernizatu egin zuen: upategia zabaldu, makinaria berritu, jangela handitu... 2013. urtetik, Oihana, Maialen eta Jaione Gaincerainek daramagu sagardotegia. Familiako laugarren belaunaldi sagardogilea gara.
Sagardo eguna 1961
Zelaia-Enea gure baserri zaharra
Donostiako Sagardo Eguna 1986
Herriko jardueretan

Goi mailako sagardoa soilik

Kalitate zigilua lortzen duten sagardoak bakarrik eskaintzen dira ZELAIAn. Oso bodega gutxik lortzen dute hori: lote guzti-guztiek Fraisoro Laborategiko kata ofizialak gainditzea.

Gure sagardoa eroso eta etxetik erosi nahi baduzu, online erosi dezakezu

Online denda